Upategia & Deskribapena

Ameztoi upategiak atseginez eskaintzen dizue benetako ardoa, erabateko bermearekin eta gauzak ongi egitearen giltza belaunaldiz belaunaldi transmititu izanaren siurtasunez.

Historia

grillo

ameztoi

1820az geroztik txakolina egin eta ekoizten du Ameztoi familiak.

Upel zaharrak, egur usaina, botila hotsa eta barreak. Horrelakoa zen Ameztoi zaharra eta makina bat jende elkartzen zuen. Izan ere, Ameztoi familia antzinatik da ezaguna "Kirkilla" (grillo) ezizenez: poztasunaren, zoriontasunaren eta harrotasunaren ezaugarri eta ikur.

Jatorri Izendapena
Bandera Europa

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza funtsa: Europak landa-eremuan inbertitzen du.

Denborarekin hazten joan dira eta produktua hobetzen, nortasun propioa lortu arte: benetako txakolina, mokofin eta sibarita zorrotzenen gozamenerako. Bertako mahats-barietatea erabiltzearen usadioari eutsi diote beti, eta beraien produktuen elaborazioaren oinarria dira Hondarribi Zuria eta Hondarribi Beltza.

Txakolina lantzearen familiako tradizioari bost belaunaldik eutsi diote Ameztoin.

BOSGARREN BELAUNALDIA

Txakolina lantzearen familiako tradizioari bost belaunaldik eutsi diote Ameztoin.

MoreInfo

Geure eta bitartekoen cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaileek Interneten zer-nola nabigatzen duten aztertzeko eta gure zerbitzuak hobetzeko. ‘Onartu’ botoia sakatzean cookie horiek onartzen dituzu. Informazio gehiago lor dezakezu edo konfigurazioa nola aldatu ezagutu ‘Informazio gehiago’ botoia sakatuta. Onartzen dut Informazio gehiago